XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iraultzale bati akta

Bai, Santi, burkidea, zelda hauen bakardadetik espetxe urrun honetan, ezin dugu geure helburu politikoa ahaztu, ezin geure barnean pizturiko sua itzali, zeure sua Santi.

Zu herriarentzat hiltzen ez diren haietako hildako bat zara, esaten zenuela egiten zenuelako; horregaitik une honetan zeure hitzak ekarri nahi ditugu gogora: Euskadiren etorkizunaz sinisten dugu, eta sinisten dugu berreskuratuko dugula independentzia eta sozialismoaren bitartez.

Zuek zerbaitegatik postura egin duzue eta postura egin duzue zeuen bizitzekin baita, zeren denok gaude jakinean bizi dugun egoera politiko honetan arrisku denak eman ahal direla edozein unetan.

Erakunde herritar guziak adoretuz, beharrezkoak diren masa komunikabide guziak erabiliz ETAko erkideak gogorazten diguten bezala, eta harmekin ere, baina uste dugu Euskal-Herriko proijekto iraultzaile bide guztiak direla beharrezkoak; gertu bizia galtzeko edo etsaiari kentzeko, beste batzu hil ez daitezen, gertu espetxetik igarotzeko, askeagoak izateko, prest bortxa dialektikoa erabiltzeko, baina baita fisikoa kausa baten ohorez, inoiz ez, mendekuagaitik edo ta norberekeriagaitik.

Edo ta Salbadorreko Farabundo Marti FPL erakundearen ordezkariarekin mintzatu ondoren, esan zenuen bezala: Haiek beraien borrokarekin beren hare garaua jarri nahi dute askatasun eta sozialismoaren hondartza sakonki bete dadin munduan, hori da geure ahalegina eta beste erakunde guziena, jakinean geure askatasunaren alde hemen burrukatzea eta beste herri zapalduei garaipena eskeintzea, askatasunaren alde burrukatzen duten beste herrientzat ekarpen haundi bat dela.

Bai, Santi, burkidea, zure odola euskal-Herriaren magal berdean gordea dagoelako, gu saiatuko gara dagokizun lekuan jartzen, herriaren historian askatasunaren alde eroritako beste burkidekin batera, eta sozialismoaren lehenengo mailaldia igotzen hasten garenean, etorkizuneko belaunaldien adibide tinkoa izango zara.

Agur, Santi, burkide iraultzailea, independentzia eta sozialismoaren bidean garaipenararte beti!!

Espetxetik, 1985'eko Azaroaren 20'a ETAko Espetxeratuak.